Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Joan Etxamendi "Bordel"
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Jaio eta hurrengo urtean kanpora aldegin behar izan zuten, Luzaidetarrek, Frantziako Iraultzaren tropak sartu zirelako. Hiru urtez egon ziren kanpoan. Etxe guztiak erreta aurkitu bide zituzten. Oraingo Bordelia bazter-etxea bertsolariak berak altxatakoa da (1859). 1823an Donostian soldadu zegoela desertatu egin zuen eta preso hartu zuten.
Juana Harriet-ekin ezkondua, bi alaba eta bi seme ukan dituzte. Jitez eztia, euskal kantuak eta bertsuak biziki gustatzen zitzaizkion. Kanpoko lanetara zihoalarik, ez zituen inoiz ahazten papera eta luma. Horrelaxe, batzuetan, pentze edo landa baten erdian, gogora jin zitzaiona, berehala idazten ahal zuen. Zorigaitzez haren bertsu gehienak galdu dira baina haren izena beti agertzen baita Etxahun eta Otxalderen ondoan, horrek erran nahi du bertsulari ona zatekeela.
Beste lanak
- Bertso jarri ezagunenak
- Aldudeko kantiak ; Bankako neskatuak ; Bihotza zeraut nigarrez urtzen ; Ene andregaiari ; Donostian Soldado (1823) ; Limiten gainian ; Mendekoste festetan ; Karlisten gerlako kantiak (1838) ; Sortuz geroz guziek