Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jess Arriada

Datu pertsonalak

Izena
Arriada, Jess
Izen abizen osoak
Arriada, Jesus
Jaiotza
1935 Arizkun + Arizkun < Baztan < Baztan Ibarra < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Estatu Batuetako bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Arizkunen jaioa eta Erratzun hazia, 1963an Estatu Batuetara joan zen, eta Bakersfielden (California) artzai bezala lan egin zuen. 1968an San Franciscora mugitu zen familiarekin batera eta bertan bizi da gaur egun. Tarteka Euskal Herrira bueltatzen da bisitan.

Erratzuko ostatuetan hasi zen bertsotan, baina Estatu Batuetan hasi zen jendaurreko bertso-saioetan parte hartzen. Johnny Kurutxet, Martin Goikoetxea, Jesus "Jess" Goñi eta Gratien Alfarorekin batera jardun izan du bertsotan.

2022ko martxoan Omenaldi Berezia eskaini zien NABOk (North American Basque Organizations erakundea), San Frantziskon, Estatu Batuetako bertsolari, gai-jartzaile eta antolatzaileri, azkeneko hiruzpalau hamarkadetan hamaika euskal besta eta elkarretaratzetan bertsolaritzari eusten egindako ahaleginagatik, horien artean, Johnny Kurutxeti.

2003an, Whasington-en, National Endowment for the Arts sari nazionala eman zieten bertsolaritza, bat-batean diskurtso bat asmatzeko artea, Estatu Batuetan bizirik gordetzen egindako ahaleginagatik. Jesus Arriada eta Johnny Curutchet (San Frantzisko), Jesus Goñi (Reno) eta Martin Goikoetxea (Wyoming) izan ziren saria jaso zutenak