Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Joakin Lizarraga
Datu pertsonalak
Datu biografikoak
- Biografia
- "Hirurogeitalau urtez ekin zion etengabe bikario bezala bere jaioterriko pastoralgintzari. Nafarroako Elkanon jaio zen 1748an, Migelena deritzan etxean hain zuzen. (...) Bere familian igaro zuen haurtzaroa, hamabi urte bete arteraino. Jesuitak Iruñean zeukaten ikastetxera bidali zuten orduan bere gurasoak, osaba apezaren pausoak segituz. Anunciada deritzan ikastetxe ospetsu honetan estudiatu zuen hiru urtez, 1760-1763 bitartean. Hantxe ezagutu zuen aita Mendiburu, sermoilatri eta irakasle famatua zelarik. Honek kutsatu izango zuen, noski, euskal zaletasunean gure ikasle gaztea.
Ikasketak Iruñean bukatu zituenean, Villagarcía de Campos-ko jesuiten nobiziadoan sartu zen 1765an. Han osatu zituen beste bi urtez humanitate ikasketak eta, oraindik ikasle zelarik, hango ikastetxeko irakasle izendatu zuten.
Nobiziadoan zegoelarik jasan behar izan zuen zoritxarrezko gertaera bat. Izan ere, Espainiako jesuita guztiak atzerriratzea dekretatu zuen Karlos IIIak 1767an. Nahiko nahigabe eta nekaldi pasa ondorean atzerrirako bidean, Jesusen Lagundegia utzi eta jaioterrira itzultzea erabaki zuen urte horretan.
Apezgorako azken ikasketak amaitu zituelarik, 1771an Donostiako Santa Maria parrokian apeztua izan zen, Jaun Lorenzo Irigoien Dutarik, alegia. Urte hartan berean izendatu zuen errazuar gotzaiak Elkanoko parrokiako arduradun. Hementxe, bere jaioterrian, igaro zuen gainerako bizitza guztia, 1835an hil zen arteraino.
(...)
Bertsogintza arloan Lizarragak utzi digun ondarea harrigarria da. Hamahiru mila eta bostehun bat bertso-lerro azaltzen dira bere eskuizkribuetan barreiatuak. Materiale ugari hau Nafarroako Artxibo Generalean gordetzen da gehienbat gaur egun eta hiru eskuizkribuetan batez ere bildu zituen idazleak berak, nahiz eta banaka batzu bere beste idakietan sakabanaturik aurkitzen diren."
Iturria:
Lizarraga, Juan. "Koplak". Bilbo: Euskaltzaindia, 1983.
Beste lanak
- Bertso jarri ezagunenak
- Ama Virginaren gloriatan
Cembait copla Jesus onaren honra ta amoretan
Copla-guisa batzuc Doctrina Christioaren
Copla-guisa batzuc gozatzeco Sacramentu Sanduaren laudarioetan