Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joakin Mari Jauregi "Panderi"

Datu pertsonalak

Izena
Jauregi, Joakin Mari "Panderi"
Izen abizen osoak
Jauregi Salaberria, Joakin Maria
Jaiotza
1844 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1921 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Karlistetan ibili zen, beren amak bidalita. Andre Bixenta esaten zioten bere amari. Honek, semea ez ezik, anaiak, ilobak, adiskideak eta suhi-gaia ere bidali zituen. Guzira hemezortzi mutil. Joakin Mari Santa Kruz apaizarekin ibili zen eta zauritu egin zuten hankan. Gerra bukatu zenean ezkondu zen, baina emaztea berehala hil zitzaion eta Argentinara joan zen, Panpetara. 1885ean berriz Euskal Herrira bueltatu zen, urte hartan ezkondu baitzen bigarren aldiz. Gerratik ekarri zuen txira edo zauria ez zitzaion behin ere ondo sendatu. Berak egiten omen zuen belarrekin eta sendaketa, ez zion medikuari ikusten uzten. Azkenean, behintzat, txira hartatik hil omen zen. Gaiztotuta.

Iturria:
- Errenteriako bertsolari zaarrak (Auspoa, 74-75)