Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Joana Butroiko
Datu pertsonalak
- Izena
- Joana Butroiko
- Jaiotza
- 1400 Gatika + Gatika < Uribe-Butroe < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertso-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- "Butroeko Gomez Gonzalezen alaba oinaztarra zen eta Gatikan bizi zen dorretxe batean. Bere aitak ganboar batekin ezkondu nahi zuen, Olasorekin. Senargaiak aitari arriskuan zegoela esan zion baina berandu, azkenean ganboarrek hil zutelako aita. Hala ere Olaso eta Gomez Gonzalezen alaba ezkondu ziren.
Dardoak egin arren / bere aldia
Olaso izango da / neure alkia."
--
"(..) mende horretan bertan agertzen dira andrazkoen ekarpenak ere: XV-XVI. mendeetan eresien egileak ditugu hauek; Butroeko Gomez Gonzalezen alaba, Ozaetako Santxa, Lasturko Miliaren ahizpa, Oroko Peru Gartziaren ahizpa eta Alosko Usoa. Hau da euskal literaturan emakumeen lehenengo agerpena. Ahozko literaturarekin daukate zerikusia; beraz, literatura idatzia baino lehenagoko testigantzatzat hartuko ditugu emakumeen tradizio literario bat sortzeko saiakera honetan (eta dudarik gabe, bertsolaritzaren aitzindaritzat hartuko ditugu andre hauek). Denak dira familia aberatsetakoak, eta hil berri den senar, aita edo ahizpari abestuko diote euren historia kontatuz."
Iturria:
- Alvarez, Amaia. "Euskal Emakume idazleen lekua literaturaren historian". IN. Jakin aldizkaria, 148 zkia, 2005eko maiatza-ekaina. https://www.jakin.eus/aldizkaria/artikulua/euskal-emakume-idazleen-lekua-literaturaren-historian-dorrearen-arrakalak-agerian-uzten/3157