Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joanito Mitxelena

Datu pertsonalak

Izena
Mitxelena, Joanito
Izen abizen osoak
Mitxelena Andueza, Juan
Jaiotza
1953 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Antolatzailea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Oiartzungo Karrika auzoko Oiantzabal baserrian jaio zen 1953an. Oinarrizko ikasketak egiten eta baserrian laguntzen igaro zuen haurtzaroa eta gaztaroa. Ondoren oiartzungo Etxebeste tailerrean hasi zen lanean eta gauez gau eskolara joaten zen. Oiartzungo Udalean hasi zen iturgin. Garai hartan oso gustuko zuen boxeoa, Errenterian entrenatzen zuen eta konbate bat jokatzera ere iritsi zen. Gaztetatik da bertsozale, eta autodidakta izan da. Urte asko darama bertsotan, eta azken urteotan Karrikako bertso eskolan dabil.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Oiartzunen, Urkabe mendiko erromerian, besteren artean Tapia anaiak eta "Arizluzieta" kantukide zituela.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Ekoizpen oharrak
Oiartzungo Bertso Astearen sortzaile eta antolatzaileetakoa.