Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jon Abril

Datu pertsonalak

Izena
Abril, Jon
Izen abizen osoak
Abril Olaetxea, Jon
Jaiotza
1975 Bera + Bera < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Epailea
Jarduerak
Kazetaria
Bertso hautatzailea
Bertso-telebista saiogilea
Antolatzailea
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bera eta Bortzirietan 1993tik aurrera antolatzaile lanak egin izan ditu.
Bertso-hautatzailea (Txapelketa Nagusia 1997)
Bertso-telebista saiogilea (Ttipi-Ttapa telebistan, puntualki 1998-2001)
Gai-jartzailea (Bera, Elizondo, Tolosa, Irun)
Kazetaria: (Argia 1996/97) (Euskaldunon Egunkaria 1998-2001) (BertsoZale) (Nabarra) Berria egunkaria (2003-2004) Xorroxin Irratia (2002-2004) eta Bertsolari aldizkaria.

Nafarroan epaile 1995az geroztik. Txapelketa Nagusian 2001az geroztik.
Bortzirietako bertso-eskolako kidea 1992az geroztik

Datu biografikoak

Biografia
Nafarroako Beran jaioa. Kazetaritzan lizentziatua da, eta kultur dinamizazioan aditua, partaidetza alorreko teknikaria da, egun, Elhuyarren. Bortzirietako Bertso Eskolan hasi zuen bertsolaritzarekin lotura. Gai-jartzaile gisa aritu zen hasieran, eta epaile lanetan jardun da gerora, Nafarroako Txapelketako epaimahaiko kidea da 1995az geroztik eta Txapelketa Nagusiko epaileen lantaldean ari da 1997tik hona. Bertsolaritzaz idatzi du, besteak beste, Euskaldunon Egunkarian, Berrian eta Bertsolari aldizkarian.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Gai-jartzaile: Bera, 1993ko urria (Xabier Erkiziarekin batean, Kultur etxean) (Bertsolariak: Manolo Arozena, Bittor Elizagoien, Xabier Silveira, Estitxu Fernandez, Estitxu Arozena, Iñigo Olaetxea, Amaia Telletxea, Aitor Telletxea)
Epaile: Nafarroako Txapelketa 1995

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Helloak Txinan. Txalaparta, 2003
Labiaga ikastolaren 25. urteurrena (testu egile, koordinatzaile)
Txapelketa Nagusia 1997 (bertso-hautatzaile)
Mariano Izetaren biografia, Eusko Jaurlaritza
Argitaratutako grabazioak
Txapelketa Nagusia 1997 (bertso-hautatzaile)
Beste argitalpenak
Argia, Euskaldunon Egunkaria, Diario De Noticias, Nabarra, Bertsolari, Bertsozale aldizkako argitalpenetan kolaborazioak.
Ekoizpen oharrak
"Neskatoak" dokumentalaren egilea.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 1997 libururako bertso-hautaketa lana egin zuen Mikel Aizpuruarekin batera. BertsoZale berri-paperaren ardura izan zuen hastapenetan (1997). Euskaldunon Egunkariak eta Berriak bertsolaritzari eskeintzen dion orriaren ardura eraman zuen