Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Jon Ander Esnaola
Datu pertsonalak
- Izena
- Esnaola, Jon Ander
- Izen abizen osoak
- Esnaola Arruti, Jon Ander
- Jaiotza
- 1979 Zizurkil + Zizurkil < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Herri-bertsolaria - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertso-eskolako irakaslea
bertso-eskolako irakaslea / bertso-irratsaiogilea / herri bertsolaria
bertso-eskolako irakaslea: Tolosako Laskorain ikastolan kurtso batez (urtea?)
bertso-irratsaiogilea: ez dute bertso programa bat baina bertsoek lekua izaten dute Txolarre irratian asteazkenetan, eta irrati horretan bi esatari baino ez daudenez, eta dena beraiek egiten dutenez, bada, hau ere beren esku dago.
Herri bertsolaria
herri bertsolaria: Eskolartekoen mailan geratu da. Hala ere, herrian bertso-afariren batean edo omenaldiren batean kantatzen du oraindik. Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa 1999n bertsolari bezala parte hartu behar zuen, baina entrenatzera joaten ez zenez, azkenean taldeko laguntzaile izan zen.
OHARRAK: Inoiz aritu izan da aurkezle eta gai-jartzaile gisa ere.
Datu biografikoak
- Biografia
- Fraisoro nekazari eskolan egin zituen ikasketak. Besteak beste, basozain eta irrati esatari aritu izan da lanean. Ikastetxean sortu zitzaion zaletasuna bertsotrena-ren bidez. Bertso eskolan eman zuen izena, eta Jexux Mari Irazu izan du maisu. Eskolartekoan kantatu izan du. Nagore Soroarekin batera bertso irakasle izan da Laskorain ikastetxean.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Tolosan, 1991n, Laskorain ikastolan. Buruz ikasitakoak. Puntuak eta lau oinak, bat-batean.