Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jon Enbeita

Datu pertsonalak

Izena
Enbeita, Jon
Izen abizen osoak
Enbeita Ealo, Jon
Jaiotza
1950 Muxika + Muxika < Busturialdea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Jarduerei buruzko azalpenak
Galdakaoko bertso eskolan irakasle aritu da 8 urtez. Lamikizeko bertso eskolaren eta II. Garriko bertso eskolaren sortzaile eta irakasle izan da.

Datu biografikoak

Biografia
Balendin Enbeita eta Klara Ealoren semerik gazteena da; Kepa Enbeita "Urretxindorra"ren biloba. 1975-07-19an Karmele Gardokirekin ezkondua; bi alaba dituzte: Oihane eta Zihara. 9 urte zituela kantatu zuen lehen aldiz plazan. 10 urterekin Alemaniar dokumental batean agertzen da kantari. Fraile egon zen 7 urte. Euskal Herritik kanpo bertsotan egin du Jonek (Erroma, Nevada, Idahon). Kantari lez hasi zuen bere karrera 20 urte zituela eta 26 urtetan utzi. Bilboko sinfonikarekin kantatua da. 1996an Paperetik plazara taldea sortu zuen; urte berean, Balendin Enbeitan heriotzaren 10.urteaurrena zela eta, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen ekimenez, "Balendin oroituz" ikus-entzunezko lana moldatu eta aurkeztu zuen hainbat tokitan. 2000. urtean, Enbeitatarrak II liburua sortzeaz gain, hirukote bat sortu zuen Urretxindorraren bizitza kantuz kontatzeko.
Argazkia: Conny Beyreuther (Bertsolari aldizkaria)

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Euban, 9 urte zituela, Garrikako bertso eskolakoekin (Deunoro Sardui, Lopategi, Balendin, Ireneo, Iturri). Adin berarekin Zarautzen kantatu zuen Basarri, Uztapide eta aitarekin.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Enbeitatarrak I (Sendoa)
Enbeitatarrak II (Sendoa)
Enbeitatarrak III (Sendoa)
Inguruaren arduraz (Poesia liburua, Lur)
Argitaratutako grabazioak
"Emoidazu eskua"
"Enbeitatarrak"
Ibilaldia 1985 eragile eta partaide
Juan Carlos Irizarren "Itxaropena" hitzak bereak
"Kepa Enbeita"
"Paperetik plazara" maketa
Roberto eta Kepa trikitilarien "Bihotzetik bihotzari" hitzak bereak
2009an "Hainbeste hain gitxi" CDa, 13 kantagaz (Lanku)
2018an CD bikoitz bat bere 18 kantagaz "Iraungo dut" eta "Egizu lo" (autoprodukzioa)