Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Jon Martin
- Info.
- Doinuak
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Bertso-eskolak
- Prentsa
- Liburutegia
Datu pertsonalak

- Izena
- Martin, Jon
- Izen abizen osoak
- Martin Etxebeste, Jon
- Jaiotza
- 1981 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Bertso-jartzailea Eragilea
Datu biografikoak
- Biografia
- Psikodidaktikan doktorea da Jon Martin Etxebeste. Xabier Leteri buruzko tesia osatu zuen.
Ikasketaz, Publizitatea eta Harreman Publikoan lizentziatua da eta Haur Hezkuntzan graduatua.
Hizkuntza eta Literaturaren Sailean lanean dihardu Euskal Herriko Unibertsitatean eta literatura eta nortasuna aztertzen dituen LAIDA ikerketa taldeko parte da. Hezkuntzaile gisa Lehen eta Haur Hezkuntzako irakasle izan da (Angelun, Orereta ikastolan eta Bertsolaritza Hezkuntza Arautua proiektuan). Komunikazi alorrean, gidoilari izan zen Mihiluze programan eta komunikazio teknikari (Errenteria-Oreretako udalean eta Ekogunean). Kazetari gisa jardun du hainbat egunkaritan (Euskaldunon Egunkaria, Berria, Bertsolari aldizkaria...); gaur egun literatur kritikari da El Correo-n. Idazle gisa, bi liburu argitaratu ditu: Ero eta La Habana. Musikari gisa, hainbat talde eta bakarlarirentzat idatzi ditu abestiak (Idoia Asurmendi, Alaitz eta Maider, Lauroba, Nahixan...). Beira taldeko abeslari ere bada eta hiru disko kaleratu ditu: Dena ez denean ezer (2013), Margotu berria (2016), Braillean (2017).
Gazte hasi zen bertsotan eta ibilbide luzea du bertsogintzan. Zenbait txapelketatan (bat-batean nahi idatziz) nabarmendu izan da; lorpenik sonatuena 2003ko Gipuzkoako Txapelketan txapeldunorde geratu izana da. Lau Txapelketa Nagusitan, 2005etik 2017ra, finalerdietaraino ailegatu zen.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan, 1994an.