Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jose Antonio Gesalaga "Zaldubi II"

Datu pertsonalak

Izena
Gesalaga, Jose Antonio "Zaldubi II"
Izen abizen osoak
Gesalaga Alkorta, Jose Antonio
Jaiotza
1950 Zarautz + Zarautz < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso biltzailea
Bertso irakaslea
Bertso hautatzailea
Bertso-jartzailea
Bertso-transkribatzailea
Kazetaria

Datu biografikoak

Biografia
Bat-bateko bertsoen bilketan (audio grabaketak) 1980-1995 bitartean egindako lana ikusgarria eta paregabea izan da. Parte-hartze zuzena izan zuen Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen sorkuntzan, eta bertso-bilketan, hautaketan eta transkribaketan egin zuen ekarpena garrantzi handikoa izan zen; horren testigantza ematen dute 1988tik 1994ra bitarteko Bapatean liburuek eta, batik bat, Xenpelar Dolumentazio Zentrorako bildutako milaka bertso grabatuek. Argia aldizkariak bertsolaritzari eskaintzen zion orrien ardura ere izan zuen aldi batean. Bertso-jartzailea da bat-batekoa baino, eta hala erakusten dute lortutako hainbat sarik.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1982, Iruñea