Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jose Erauskin Arrieta

Datu pertsonalak

Izena
Erauskin Arrieta, Jose
Jaiotza
1923 Altza + Altza < Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsozalea

Datu biografikoak

Biografia
Altzako Gazteluene baserrian sortua, oinarrizko ikasketak egin zituen, eta baserritarra izan da beti. Txirritan anaiaren biloba izanik, bertsozale porrokatua. Jaio zenean, Txirrita Gazteluenen bizi zen eta 13 urte arte berarekin bizi izateko aukera izan zuen. Saiburu bertsolaria ere, bere amonaren anaia, sarri joaten zen Gazteluenera. Aitona zuen Xaturnino Lujanbio, Gaztelu. Informazio eta pasadizo ugari dakizki Joxek, eta horien inguruko iturri garrantzitsua izan da.