Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jose Julian Madoz "Gartxi"

Datu pertsonalak

Izena
Madoz, Jose Julian "Gartxi"
Jaiotza
XIX. mendea Zia + Zia < Itza (Udalerria) < Iruñerria < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Heriotza
XX. mendea, erdialdea Zia + Zia < Itza (Udalerria) < Iruñerria < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Datu biografikoak

Biografia
XIX. mendean jaio zen Zia herrixkan. Gartxirenekoa zen bere sortetetxea, eta hari zor dio bere goitizena. XX. mendearen erdialdean hil zen.

"Gitarra jotzen bazekien. Festazale amorratua izanik, beti, kantuan edo bertsotan aritzen zen, euskaraz, eta baita erdaraz ere. Igandero Ziako bentan biltzen zen, bertsotan aritzeko, bertzeak bertze Arrarasko animali kurandero batekin. Aizkorbeko bentan ere aritutakoa da, eta baita Irurtzungo plazan ere, norekin eta, Andres Astiz Goldarazko bertsolariarekin berarekin ere, Ziako gizon batek errandakoaren arabera.

Bertsolari ona omen zen, etorrera handikoa. Imotz aldetik, eta, Basaburua aldetik ere deitzen zioten, kantatzera joan zedin. Ez omen zuen kontrario egokirik, ordea, Zian bera bakarrik izanik. Kontesta bertso moduan ematen zuen horietakoa zen, gainera."

Diez de Ultzurrun, Kike. 'Gartxi' Ziako bertsolaria IN "Nafarkaria", 105 zkia., 1993-12-10.
http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/nafarkaria/1993-12-10.pdf ]