Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jose Luis Gorrotxategi

Datu pertsonalak

Izena
Gorrotxategi, Jose Luis
Izen abizen osoak
Gorrotxategi Zangitu, Jose Luis
Jaiotza
1945 Bergara + Bergara < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Aurkezlea
Bertso-eskolako irakaslea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Lanbide Heziketan Industria Ofizialaritza ikasi zuen. Tabernari, tornero eta fresadore aritu eta gero, altzari fabrikan hasi zen lanean. Basarri eta Uztapide herriko plazan entzunda zaletu zen, eta Jesus Alberdi "Egileor"-ekin hasi zen bertsotan, 18 urtetan. 60. hamarkadan, sariketa batzuk irabazi zituen, eta Gipuzkoako Txapelketan (1966-67) azpitxapeldun atera zen. 1967,1980 eta 1982an Txapelketa Nagusiko finalista izan zen. 1986ko Txapelketa Nagusian finalaurreetan aritu eta gero, 1999an itzuli zen txapelketetara, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Plazaz plaza eta herriz herri urte luzetan ibilitako bertsolaria da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Bergaran, 1963-03-03an, frontoian, Benito Irasuegi eta Martin Egileorrekin.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Arrasateko sariketan 1970. 2.
Astorian nor da Euskaldun?galderari 1973
Bergarako Kintopeko saria 1964. 1. (Euskaltzaindiak antolatua)
Deba bailarako sariketa 1969. 1. (Arrasaten)
Elgeta 1974
Eta zenbait bertso onenen saria lortua da:
Gipuzkoako pilota elkartearen Urrezko eztaietan "pilota" gaiari bertso onena 1975an (Donostian)
Insalus urari 1972. bertso onena (A
Loiola irratia sariketa 1967. 1.
Loiola irratia sariketa 1969. 1.
Loiola irratia sariketa 1970. 2.
Oiartzunen 1973an (gai bati 3 bertso)
Probintzi arteko bikotekako neurketa 1970. 1. (Lazkanorekin batera)
Usurbilko kanpandorreari 1974
Zumarragako Galeperra saria 1965. 1.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako grabazioak
Hibai Rekondok Nor da euskaldun? bertsoak kanta bihurtu zituen
Argitaratugabeak eta azterlanak
1990ean Izarraitz pilotalekuan, Azpeitiar bertsolari guztiei egindakoan