Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Jose Luis Maritxalar
Datu pertsonalak
- Izena
- Maritxalar, Jose Luis
- Jaiotza
- 1950 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Eragilea
Datu biografikoak
- Biografia
- Errenteria-Oreretako Heziketa Profesionalerako Ikastetxean egin zituen ikasketak. Lesakako "Laminaciones" fabrikan egin izan du lan. Herri mugimenduan ibili izan da beti, talde komunistetan, talde euskalzaleetan eta abar. Xenpelar Bertso Eskolaren sortzaileetakoa eta bertso munduko eragile nekaezina da.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Antolatzaile gisa, Errenteria-Oreretan, 1989ko Santo Tomas egunean, Xenpelar kultur aretoan, Xabier Amuriza eta Jon Lopategi bertsolari zirela.