Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Jose Mari Iriarte "Frantsesa"
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Maria Azeo Ezkerrarekin 1951ean ezkondua. Aita Urruñakoa zuen. Kaskazuri bertsolariaren iloba txikia zen.
Euskera eta gaztelera ez ezik frantsesa ere ondo omen zekien. Ezagutu zuen batek: "Burua ere halakoa harek!". Aita Urruñakoa zuelako, soldaduzka Frantzian egin zuen lehenengo, eta Espainian ostera bigarren aldian. Frantzian Auxiliaren edo eman zuten, eta Landesetako basoaren zerran aritu zen, Alemanen gerra-denboran.