Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joseba Santxo

Datu pertsonalak

Izena
Santxo, Joseba
Izen abizen osoak
Santxo Uriarte, Joseba Aingeru
Jaiotza
1962 Bilbo + Bilbo < Bilboaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Antolatzailea
Argazkilaria
Aurkezlea
Bertso-eskola sortzailea
Bertso-eskolako eragilea
Bertso-eskolako irakaslea
Bertso-jartzailea
Epailea
Eragilea
Gai-jartzailea
Herri-bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Joseba Santxo Uriarte Bilbon jaio zen 1962ko azaroaren 20an, baina gaztetatik Getxon bizi izan da, eta egun ere bertan bizi da, Elexalde auzoko Hontza kaleko 3. zenbakian. Batxilergora arteko ikasketak Bilbon egin zituen. Ondoren, Industria Delineakuntza ikasi zuen Barakaldon. Gero, letren arlora pasatu zen eta, Hizkuntzalaritzako “B” titulua atera zuen Bergarako UNEDen (gradu honetako tesina Getxoko euskararen inguran egin zuen). 1992an Euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. 2010ean graduondoko DEA/IAD atera zuen Deustun bertan, eta gradu horretako tesina etimologiaz egin zuen. Gaur egun, doktoretza prestatzen dihardu EHUn. Musika arloan solfeoa, korala eta zenbait instrumentu landu ditu: zeharkako txirula, saxofoia, pianoa, gitarra, trikitrixa… Zenbait musika-taldetan ere ibilia da.

Hizkuntzen aldetik, gaztelaniaz egin zituen oinarrizko hezkuntza, lanbide heziketa eta batxilergoa, eta euskaraz lizentziatura eta doktorego-ikasketak. Tituluei dagokienez:
• Euskara: B maila, Euskal filologiako lizentziatura, graduondoa eta doktoregoa egiten ari.
• Ingelesa: C1 eta 'Advanced'.
• Frantsesa: B1 • Alemana: A1
• Gaztelania: oinarrizko eta erdi mailako ikasketak A ereduan.

Lanari dagokionez, euskara eskolak eman zituen Uribe Kostako AEKn 11 urtez (3269 ordu). Sopelako eta Gorlizko udal-euskaltegietan ere aritu zen euskara irakasten urte pare batez (552 ordu). LABAYRUn ere jardun zuen bizkaierazko eskolak ematen, bai Bilboko euskaltegian alfabetatzea irakasten, eta baita Derioko Ikastegian dialektologia eta morfojoskera ematen ere hiru bat urtez (400 ordu). Sei urtez ibili zen bertsolaritza ikasgaia ematen Sopelako, Algortako eta Leioako ikastoletan (Uribe Kostako lehenengo bertsolaritza-irakaslea izan zen ikastetxeetan).

Algortako Bertsolari Eskola “ALBE” 18 urtez kudeatu du: ikasle hasi zen, gero irakasle eta ostean arduradun. Euskal Filologia ikasten zebilela, Etniker taldean sartu eta erredaktore aritu zen urtebetez, “Juegos infantiles en Vasconia” atlas etnografikoan.

Handik ZUBIA argitaletxera pasatu zen, eta 1992tik hantxe dihardu, testu liburuak eta haur- zein gazte-literatura argitaratzen. 1992tik 1995era sortzaile-kolaboratzaile ibili zen; 1995etik1997ra edizio-laguntzaile; 1997tik 2005era editore; eta 2005tik hona zuzendari karguan dabil. Idazle bezala, bertsoak, poemak, artikuluak eta itzulpenak argitaratu ditu; 1995ean haurrentzako liburu bat argitaratu zuen, Ditxosozko ditxolaria, ahozkotasuna oinarria duena. Dagoeneko 15.000tik gora ale saldu ditu.

Bertsolaritza arloan, ALBEn eman zituen lehen urratsak 1984an, Trino Azkoitiaren eskutik. Esan daiteke bertsolaritzan denetariko lanak egin dituela: bat-batean kantatzen ibili da herri eta eskualde mailan, bertsopaperetan ere nabarmendu zen aldi batez (makinatxo bat bertsopaper-sariketa irabazi zuen, besteak beste, Euskaltzaindiaren Xenpelar Saria), gai-jartzaile ere ibilita dago, antolatzaile, aurkezle… baina batez ere bertso-epaile lanean murgildu da azkenaldian.

1993an hasi zen epaile-lanean eta ordutik makina bat txapelketatan egin du epaile-lana:
• 1993an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan
• 1994an Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan
• 1996an Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan
• 1997an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan
• 1998an Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan
• 2000an Bizkaiko Bertsolari Txapelketan
• 2001ean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan
• 2002an Bizkaiko Bertsolari Txapelketan
• 2004an Bizkaiko Bertsolari Txapelketan
• 2005ean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan
• 2009an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan
• 2014ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketan
• 2016ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

Hortik gora, Bizkaiko zein Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketetan ere ibili da epaile, bai eta zenbait bertso-paper lehiaketatan ere. 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian ere epaile-taldean dago. Josebak parte hartu izan du bertsoa epaitzeko irizpideen elaborazio-prozesuan hasieratik (1993tik), Euskal Herri zein Bizkai mailan, eta gaur egun ere hor jarraitzen du.

Emandako berbaldi edota ikastaroak:
• 1997an Gai-jartze lanaren inguruan, Donostian.
• 1998an Bertsoa bertso-eskolatik eskolara, Iruñean.
• 2000n Bertso-eskola ereduak, Arrasaten.
• 2001ean Bertsolaritzaren eragina gazte hizkeran, Durangon.
• 2004an Bertsolaritzaren ekarpena hezkuntza arloan, Bilbon.
• 2016an Bertso-epailetza, Getxon.

Lehen plaza Bertsolari gisa Sopelako pilotalekuan kantatu zuen jandaurrean lehenengoz, Bat Eginik kanpainaren testuinguruan (1988). Trinoren eskutik joan zen, eta bere ondoan ALBEko kide batzuk izan ziren: Josu Amezaga, Nagore Iriondo, Iñaki Benito del Valle eta Edorta España.

Bertso-paper lehiaketak Hemen lehenengo saria lortutakoak baino ez ditugu aipatuko.
• 1987an Hernaniko Joxe Legarreta bertso-paper lehiaketan 1. saria
• 1987an Euskaltzaindiaren Joxe Legarreta bertso-paper lehiaketan 1. saria
• 1987an Hernaniko Joxe Legarreta bertso-paper lehiaketan 1. saria
• 1987an Hernaniko Joxe Xenpelar bertso-paper lehiaketan 1. saria
• 1987an Lea-Artibaiko bertso-paper lehiaketan 1. saria
• 1988an Algortako Balendin Enbeita bertso-paper lehiaketan 1. saria bertso-eskolen atalean
• 1989an Algortako Balendin Enbeita bertso-paper lehiaketan 1. saria bertso-eskolen atalean
• 1991n Leioako Udalaren bertso-paper lehiaketan 1. saria
• 1992an Oiartzungo On Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketan 1. saria
• 1996an Leioako Udalaren bertso-paper lehiaketan 1. saria
• 2003an Mungiako Taket bertso-paper lehiaketan bizkaierarik onenaren saria
• 2004an Mungiako Taket bertso-paper lehiaketan bizkaierarik onenaren saria
• 2005ean Mungiako Taket bertso-paper lehiaketan 1. saria Argitaratutako liburuak
• 1990ean 'Pausalekua' olerkia Deustuko Unibertsitateko 'Enseiukarrean' aldizkarian.
• 1995ean 'Ditxosozko ditxolaria' eleberria. Alfaguara-Zubia.
• 1997an 'Bide Barriak' bizkaierazko narrazio laburra Labayruren 'Idatz&Mintz' aldizkarian
• 2001ean 'Errima Errebeldeak' ('Revolting Rhymes'). Roal Dahl. Alfaguara-Zubia (itzulpena)
• 2001ean Frida. Jonah Winter. Alfaguara-Zubia (itzulpena)
• 2005ean 'Hutsaren hurrengo' narrazio laburra. 'Gau bat Guggenheimen' Bilboko Udalaren argitalpenean.
• 2006an 'Mozarten sekretua'. Mikel Valverde. Alfaguara-Zubia (itzulpena)
• 2014an 'Jira, Peli eta Hirurok' eleberria ('The Giraffe and the Pelly and Me'). Roald Dahl. Alfaguara-Zubia (itzulpena).

Bestelako kolaborazioak Hainbat bertso, kronika eta artikulu idatzi ditu euskal prentsan, gehienak bertsolaritzaren ingurukoak. Bestelako literatur lan sarituak:
• 1997an Berrigara elkartearen Amodiozko gutunen lehiaketan irakurlearen sari berezia.
• 1997an Labayruko Idatz&Mintz narrazio lehiaketan 1. saria (bizkaieraz)
• 2015ean Vitoria-Gasteiz Haur Literaturako itzulpen lehiaketan 1. saria

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Bertsolari gisa Sopelako pilotalekuan kantatu zuen jandaurrean lehenengoz, Bat Eginik kanpainaren testuinguruan (1988). Trinoren eskutik joan zen, eta bere ondoan ALBEko kide batzuk izan ziren: Josu Amezaga, Nagore Iriondo, Iñaki Benito del Valle eta Edorta España.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Uribe-Kostako txapelketa 1997: gai-jartzaile
Bertso-paper lehiaketak
Hemen lehenengo saria lortutakoak baino ez ditugu aipatuko.
• 1987an Hernaniko Joxe Legarreta bertso-paper lehiaketan 1. saria
• 1987an Euskaltzaindiaren Joxe Legarreta bertso-paper lehiaketan 1. saria
• 1987an Hernaniko Joxe Legarreta bertso-paper lehiaketan 1. saria
• 1987an Hernaniko Joxe Xenpelar bertso-paper lehiaketan 1. saria
• 1987an Lea-Artibaiko bertso-paper lehiaketan 1. saria
• 1988an Algortako Balendin Enbeita bertso-paper lehiaketan 1. saria bertso-eskolen atalean
• 1989an Algortako Balendin Enbeita bertso-paper lehiaketan 1. saria bertso-eskolen atalean
• 1991n Leioako Udalaren bertso-paper lehiaketan 1. saria
• 1992an Oiartzungo On Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketan 1. saria
• 1996an Leioako Udalaren bertso-paper lehiaketan 1. saria
• 2003an Mungiako Taket bertso-paper lehiaketan bizkaierarik onenaren saria
• 2004an Mungiako Taket bertso-paper lehiaketan bizkaierarik onenaren saria
• 2005ean Mungiako Taket bertso-paper lehiaketan 1. saria

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
• 1990ean 'Pausalekua' olerkia Deustuko Unibertsitateko 'Enseiukarrean' aldizkarian.
• 1995ean 'Ditxosozko ditxolaria' eleberria. Alfaguara-Zubia.
• 1997an 'Bide Barriak' bizkaierazko narrazio laburra Labayruren 'Idatz&Mintz' aldizkarian
• 2001ean 'Errima Errebeldeak' ('Revolting Rhymes'). Roal Dahl. Alfaguara-Zubia (itzulpena)
• 2001ean Frida. Jonah Winter. Alfaguara-Zubia (itzulpena)
• 2005ean 'Hutsaren hurrengo' narrazio laburra. 'Gau bat Guggenheimen' Bilboko Udalaren argitalpenean.
• 2006an 'Mozarten sekretua'. Mikel Valverde. Alfaguara-Zubia (itzulpena)
• 2014an 'Jira, Peli eta Hirurok' eleberria ('The Giraffe and the Pelly and Me'). Roald Dahl. Alfaguara-Zubia (itzulpena)

* Hainbat bertso, kronika eta artikulu euskal prentsan, gehienak bertsolaritzaren ingurukoak.
Argitaratugabeak eta azterlanak
• 1990ean 'Sarrionandiaren olerkia' aztergai Deustuko Unibertsitateko 'Enseiukarrean' aldizkarirako.
• 1986an 'Getxoko euskera' (Euskaltzaindiaren “B” titulurako tesina).
• 2010ean '“Elur” hitzaren azterketa etimologikoa. Euskal hitzen etimologia aztertzeko metodologia'. (Graduondokorako tesina).
• 2016an Doktorego-tesia egiten dihardu Hizkuntzalaritza eta Euskal filologia arloan.
Ekoizpen oharrak