Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joseba Zubimendi

Datu pertsonalak

Izena
Zubimendi, Joseba
Jaiotza
1898 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1939 Kanbo + Kanbo < Lapurdi Garaia < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Antolatzailea
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Gaztetan Orfeon Donostiarran bakarlaria izan zen eta hiriz hiri ibili zen kantari. Hura utzi eta Eusko Abesbatza sortu zuen beste lagun batzuekin. 1915ean fraile ikasketak egiten hasi zen Arantzazun. Ez zen fraile egin. Aurrezki Kutxa Probintzialean jarri zen lanean.

1919an soldadutza egitera joan zen eta permiso bat baliatu, soldadu jantziak kentzeko astirik gabe, mitinera joan zen 1920ko maiatzaren aurrenekoan lagun batekin. Han baten batek begiz jo eta salatu zuen. Afrikara mobilizatu zituzten soldaduen artean egon zen eta orduan hasi zen bere lehen olerkiak argitaratzen. Handik bueltan kirol eta kulturan saiatu zen. Maria Darras villabonatarrarekin ezkondu zen 1924ean eta lau seme-alaba izan zituzten.

Euskaltzaleak Elkarteko partaide eraginkorra izan zen (1930-1936). El Pueblo Vasco egunkariko euskal atala zuzendu zuen, eta Eusko Abesbatza orfeoiaren sortzailea izan zen. Hainbat aldizkarietan kolaboratzaile.

Berrogeita hiru urtekin Eusko Gudarostean sartu zen, Intxarkundia bataloian. Gaiso erori eta Gernikara eraman zuten, handik Lapurdira, Eusko Jaurlaritzak postarako erabiltzen zuen hegazkinean. Bere paperak ongi antolatuta Belokeko artxibategian egon ziren, gero bere seme Iñakik eskuratu zituen. Eusko Jaurlaritzak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez Parisen argitaratzen zuen Euzko Deyan argitaratu zituen "Bertso Miñez" izeneko kronikak 1939-02-05etaik 1939-09-10 arte.

Euskararen normalkuntzaren aldeko ekimenak bultzatu zituen. 1930-36 bitartean aritu zen euskaltzale errenazentisten mugimenduko partaide eta eragile izan zen. Bertsolaritza, herri xeheak maite zuena, prestijiatu eta bultzatu nahi izan zuen: asmo honetan lekutu behar dira 1935 eta 1936ko Bertso guduak eta bertsolaritzarekiko orduko intelektualen ikuspegia aldatzeko egin zituen ahaleginak.

Iturria:
- Haitzondo egitasmoa, Bertsozale Elkartea
- Bidegileak bilduma: http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/bidegileak/236_zubimendi.pdf