Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Josu Goikoetxea
Datu pertsonalak

- Izena
- Goikoetxea, Josu
- Izen abizen osoak
- Goikoetxea Gezuraga, Josu
- Jaiotza
- 1974 Gernika-Lumo + Gernika-Lumo < Busturialdea < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Gai-jartzailea
- Jarduerak
-
Aurkezlea Bertso grabatzailea Bertso-telebista saiogilea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertso grabatzailea: 1993-1997 edo 1994-1998, Bizkaiko Elkartearentzat eta Xenpelar Dokumentazio Zentroarentzat
Bertso-telebistasaiogilea: Hitzetik Hortzerako zuzendari eta aurkezle (1999-2000, 2000-2001, 2001-2002)
Gai-jartzaile eta aurkezle: Saio txikietan hasi zen, ez daki nola. Bertso-trama sortu zutenean hasi zen saio gehiago egiten, tramez aparte ohiko saioetarako ere deitzen zutelako.
Datu biografikoak
- Biografia
- Euskal Filologiako ikasketak ditu. Zubia argitaletxean egiten du lan eta 2018tik 2019ra Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko partaide izan zen.
Bertsoen mundura 14 urterekin hurbildu zen, Jon Lopategik ikastolan ematen zituen eskolekin. Bertsolaritza barnetegietan sekulako giroa ezagutu zuen. Bertsotan aritzea baino bertsogintzaren beste aspektu batzuk nahiago zituen eta hala gai-jartzailetza izan da bere jarduera nagusi. 2018ko abuztuan bere azken saioa iragarri zuen gai-jartzaile lanetan. Hitzetik Hortzera telebista programako zuzendari eta aurkezle ere izana da.