Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Josu Landeta

Datu pertsonalak

Izena
Landeta, Josu
Izen abizen osoak
Landeta Egurrola, Josu
Jaiotza
1965 Getxo + Getxo < Uribe-Kosta < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso irakaslea
Jarduerak
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
OHOko Irakasle-eskolan diplomatua, Euskal Filologian lizentziatua eta Hizkuntza Kudeaketan aditua. 1988an hasi zen Algortako Bertsolari Eskolan, eta gaur egun bertako irakaslea ere bada. Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik Bertsolaritza irakaslea da Hezkuntza Arautuan.
Bertso-jarduerari dagokionez, 2002tik 2022ra Uribe Kosta eta Bizkaiko Txapelketetan parte hartu du. Azken urteetan Bizkaiko taldekakoan partaide ibili ohi da. Horiez gain, Uribe Kostako Hiruka Aldizkarian bertso-idatziak argitaratzen ditu, eta inoiz ere bertso-paper lehiaketetan partaide ibili da.
Gehien batean taberna eta lagunarteko bertsolaritzat du bere burua, eta bere alor naturala lehia-tentsio apala duen bertso-giro patxadatsua da, bereziki bertso-eskolaren osteko 3. denbora. Kale giroan edozein aitzakia du ona lagun artean zein plaza betean kantuan hasteko.