Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Josune Aramendi

Datu pertsonalak

Izena
Aramendi, Josune
Izen abizen osoak
Aramendi Perez, Josune
Jaiotza
1994 Markina-Xemein + Markina-Xemein < Lea-Artibai < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
12 urterekin hasi zen bertsotan. Bere lehenengo plazak Bizkaiko Eskolartekoan eta BBK sariketan egin zituen. Harrezkero, besteak beste, honakoetan kantatu du: urtero antolatzen den Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxeko urtarrileko saioan eta Bizkaiko Taldekakoan Akerbeltzen antxumak taldearekin.