Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Joxe Inazio Etxaburua "Asteasuko Itsua"
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso-paper saltzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- 1840an jaio eta 1900ean hil zen Asteasun. Itsua zen eta familiatik zetorkion gaitza: bistarekin jaio arren, urteetara itsu gelditzen ziren kide gehienak. "Itsutarrak" deitzen zien familiari. Lehengusu zaharrago bat bazuen, Pello Mari, bera bezala itsu eta bertso-paper saltzailea zena.
Jazinta Arrutirekin ezkondu zen 1864an. Bi ume izan zituzten, bikiak, eta ume bat jaio-berritan hil zitzaien. Senar-emazteak plazaz plaza ibiltzen ziren elkarri bertsoak kantatu eta bertso-paperak saltzen.
Joxe Inaziok eta Jazintak beraiek bertsoak sortu izana zalantzan jartzen du Aita Zavalak. Altzoko Imazek edo Pello Errotak idazten omen zizkien.
Iturriak:
- Agirre, Eñaut. "Hiru adibide berri, emakume bertsolarik beti plazan aritu diren adierazgarri". IN III. Ikergazte: Giza zientziak eta artea. Baiona: IkerGazte, 2019. https://tinyurl.com/y6gpeh3o ]
- Zavala, Antonio. "Alzo'ko Imaz bertsolaria". Auspoa liburutegia; 68-69-70, 317 or. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10634.pdf ]
- Zavala, Antonio. "Xenpelar bertsolaria". Auspoa liburutegia; 88-89-90, 308 or. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10685.pdf ]