Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Joxe Kruz Ezeiza "Kaxka"
Datu pertsonalak
- Izena
- Ezeiza, Joxe Kruz "Kaxka"
- Izen abizen osoak
- Ezeiza Aizpurua, Jose Kruz (Joseba Gurutz)
- Jaiotza
- 1950 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Antolatzailea
- Jarduerak
-
Aurkezlea Eragilea Gai-jartzailea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Sariketa sortzailea: Don Manuel Lekuona bertso paper lehiaketa
Datu biografikoak
- Biografia
- Oiartzungo Iturriotz auzoan egin zituen oinarrizko ikasketak. Igeltsero eta Udaleko langile aritu da lanean. Aitari bertso zaharrak entzunez eta bertsopaperak erosiz bertsozaletu zen. Oiartzungo Intxixu taldean sartu, eta bertso saioak antolatzen hasi zen. Horrek jende ezagun asko ezagutzeko aukera eman zion: Don Manuel Lekuona, Anjel Lete, Hernandorena, Mattin, Xalbador, Uztapide, Mitxelena, Lasarte... Uztapidekin, bere azken urteetako omenaldietan bera laguntzera eta bertsoak kantatzera joaten zen. Mattinen omenaldia ere antolatu zuen 1981ean. Gai-jartzaile eta aurkezle lanak egin izan ditu jaialdi askotan eta hainbat Txapelketatan. Manuel Lekuona bertsopaper lehiaketaren eta Oiartzungo bertso astearen sortzaile ere bada.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Gai-emaile: Oiartzunen, 1972an, Mitxelena, Joxe Lizaso, Lexoti eta Koxme Lizaso kantari zirela.