Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joxe Manuel Arriola

Datu pertsonalak

Izena
Arriola, Joxe Manuel
Jaiotza
1916 Deba + Deba < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
"Jose Manuel Arriola, Mondragoiko kalezaiña, bertso-jartzaile ugaria izan da. Debako Goikoetxe baserrian jaio zen 1916an. 1936ko gerra bukatutakoan, 1939an, Mondragoiko kalezaintza hartu zuen ogibide, eta lantegi horretan jardun zuen harik eta 1981ean erretiroa hartu zuen arte.

Zavala zenak hitzaurrean kontatzen duenez, Jose Antonio Soraso Zubeltzu osaba zuen Jose Manuel Arriolak. 1936ko gerra piztu zenean, arma hartzera behartu zuten eta, besteak beste, Brunete eta Belchiteko borroketan aritu zen. Zauriak ere izan zituen, eta gerra bukatutakoan herrizain-lana eman zioten Arrasaten. Huraxe izan zuen lana, harik eta erretiroa hartu zuen arte.

Bertso jarriak plazaratzen 1968an hasi zen. Haren lanak sarri agertu ohi ziren La Voz de España, El Diario Vasco, Aranzazu eta Goiz--Argi-n.
Jubilatu zenean, 1981ean, Udalak omenaldi egin zion, eta bere bertso-sorta zabal bat argitaratu liburu batean, Nekez bada ere zeritzana. Baina gero ere jarraitu zuen bertsoak jartzen. "

Iturria: Ibargutxi, Felix. "Jose Manuel Arriola, "Mondragoiko kalezaiña"ren bertsoak bildu ditu Auspoak". Diario Vasco, 2009-01-21. https://www.argia.eus/argia-astekaria/553/ez-du-bertsolaritza-lantzerik-izan-biraoak-ematen-dio-gaurko-ohituretan-minik-haundiena