Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joxe Mari Barandiaran

Datu pertsonalak

Izena
Barandiaran, Joxe Mari
Izen abizen osoak
Barandiaran Dorronsoro, Joxe Mari
Jaiotza
1947 Ataun + Ataun < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Antolatzailea
Bertso-eskola sortzailea
Bertso-eskolako eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Gazterik joan zen Arantzazura, eta bertan Villasante ,Gandiaga , Intsausti eta beste hainbat ezagutzeko zoria izan zuen. Ordiziko udalean jardun zen. Ikastolako batzordean lau urtez eta Hitzaro euskara taldea sortu zuen. Goierriko bertso-eskolako sortzaile eta eragilea da.

Ordizian 1980ko hamarkada eta ondorengoetan antolatu diren bertso saio, jaialdi eta txapelketa ekitaldi guztien arduradun eta antolatzaileetakoa da; Gipuzkoako Goierri eta Beterriko Elkarteetan antolatutako "Elkarteak Bertsogintzan" (Tolosaldea, Ordizia eta Urretxuko bertsolari gazteak jendaurrean trebatzeko antolatutako bertso-afariak) egitarauen antolatzaile eta koordinatzailea.


Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Ataun (San Gregorio), Jose Lizaso, Xalbador ,Mattin... 1967an