Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joxe Maritorena

Datu pertsonalak

Izena
Maritorena, Joxe
Izen abizen osoak
Maritorena Ezurmendi, Jose
Jaiotza
1882 Amaiur + Amaiur < Baztan < Baztan Ibarra < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Heriotza
1953 Amaiur + Amaiur < Baztan < Baztan Ibarra < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Mikaela Etxeberriarekin ezkondua. Kantu lanerako, Ponpuluxtako Mixel Dargaitz zuen lagunik handiena. Santxoneko-bordatik berehala dago Ponpuluxta baserria. Dargaitz bertsolaria mugaz bestaldekoa zen berez, baina Amaiuren bizi zen. Gero, atzera, mugaz iparraldera joan zen, da han hila da.

Jose Maritorena ipui zaharretan ere asko zekiena zen. Haren ipuin-mordoxka bat, berak bere eskuz eskribituta, Aita Donostia zanaren paperetan aurkitu zuen Aita Riezuk, eta Principe de Viana euskal hilerokoan argitaratu zuen 1967 / XI-XIIan."

[Iturria: Auspoa]

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Lanbidartarren bide berria
Nere maitiarentzat