Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joxemari Altuna Berridi

Datu pertsonalak

Izena
Altuna Berridi, Joxemari
Jaiotza
1940 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Antolatzailea
Idazkaria

Datu biografikoak

Biografia
Donostiako Maristak fraileen ikastetxean egin zituen ikasketak. Bankuko langilea izan da. Kalonje, Zepai, Basarri eta Uztapide entzunda bertsozaletu zen. 1986ko Txapelketa Nagusian hasi zen antolatzaile lanetan, eta eragile ibili da bertso munduan. Hainbat Txapelketa Nagusitan epaimahaiko idazkari, diruzain eta antolatzaile izan da.

Donostian 1989az gero antolatzen diren Donostian Bertsotan bertso saioen antolakuntzaren arduraduna eta Antiguo auzoko Lugaritz Kulturetxean antolatzen diren bertso-ekitaldien antolatzaileetakoa da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1986 Txapelketa nagusia. Finalean (Belodromoa prestatzen, Juanjo Basterrakin)