Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joxepa Mitxelena

Datu pertsonalak

Izena
Mitxelena, Joxepa
Izen abizen osoak
Mitxelena Agirre, Joxepa
Jaiotza
1897 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
XX. mendea Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Oiartzungo Anderrein jaioa, Lizarrera ezkondua. Naparra bertsolariaren arreba eta Jose Joakin Mitxelenaren izeba.

"Naparraren arreba Joxepa Lizarrekoak hala esan zien parranda egin ondoren mezetara joan beharrean ohean zeuden bere lau anaiei, Joxe eta Juanita Mujika bere seme-alaben arabera:

Naparrak aspaldiyan
zer ote diyote
euzkiya aterata,
lo egitten dute;
gaur jaiya danikan 'e
batere ez dakite;
jeiki hortikan eta
elizara zuzte!

Beste aldaera bat, okerrago neurtua:

Naparrak aspaldian
zer ote diyote
Euzkiyak itxia jota ‘re
lo egiten dute
gaur jaya danikan ere
batere ez takite
jeiki hortikan auro ta
elizara zuzte."

Iturria: Mendizabal, Agustin. “Hau leku aittorra! : Oiartzun haraneko kanta eta bertso zahar bilduma berria”. Oiartzun: Udala, 2017.