Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
Datu pertsonalak

- Izena
- Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
- Izen abizen osoak
- Eizmendi Garmendia, Juan Jose
- Jaiotza
- 1960 Errezil + Errezil < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertso-eskolako irakasle gisa ere aritu izan da lanean, Azpeitian.
Bertso-eskolako irakaslea
Bertsolaria
bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Antonio Mari Eizmendi "Loidisaletxe" bertsolariaren eta Juana Garmendiaren semea.
1960an sortu zen Errezilen Loidisaletxe baserrian. Bederatzi senidetatik zazpigarrena, hamalau urte arte eskolan ibili zen, sei urterekin hasita. OHO bukatu zuen arte, bi urtez batzutan etxean bestetan Eibarren, arrebak bertan duen tabernan kamarero egon zen, 16 urterekin lanean hasi zen altzari fabrika batean. 21 urte zituela itxi egin zen, bi urtez basoan jardun eta gero tailer mekaniko batean hasi zen 28 urte zituela. Axun Otaegirekin ezkonduta dago (1988-06-18). Geroztik hiru alaba izan dituzte: Larraitz (1988), Eneritz (1992) eta Aiora (1997). Sortu zen baserrian bertan bizi da bere emazte, alaba, ama, anaia eta osaba batekin. Aita 1990-04-01ean hil zitzaion.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Errezilen, 1980an, Loidi herritarra kantulagun zuela
Gabirian, 1980an, Osinalde sarian, bertsolagun Millan Telleria, Olalde, Angel Mari Peñagarikano, Zeberio II eta Loidi-Txuria zituela.