Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Juan Mari Zubizarreta "Etxeberritxo"

Datu pertsonalak

Izena
Zubizarreta, Juan Mari "Etxeberritxo"
Izen abizen osoak
Zubizarreta Larrañaga, Juan Mari
Jaiotza
1855 Azkoitia + Azkoitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1905 Azkoitia + Azkoitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
1878an ezkondua eta 8 seme-alabaren aita. Bizitza gogorra izan zuen. Irakurtzen bazekien ere, idazten ez. Sekretarioa behar zuen. Paperak saltzera inguruko herrietara joan ohi zen: Zumarraga, Elgoibar, Zestoa, Zumaia eta batez ere Azpeitira. Eguzkiak burua hartuta hil zen.

Udarregirekin behin aritu zen kantuan eta berak esan Goierrin kontrariorik ez zuela eta kostara joateko, Gipuzkoako onena jarriko zela eta. Eztarri onekoa eta doinu asko zekiena zen. Erlijio gaia erabiltzen zuen gehien bat, eta Lardizabalen Testamentu Zahar eta Berritik hartzen zuen gaia.

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Santa Jenobebaren bizitza ; San Inazio Loiolakuari ; Azpeitiko urkamendiaren gainean jarriak ; Nere ofiziua ; Urkiolako San Antoniori ; San Migelen milagrua.