Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Juanjo Uria
Datu pertsonalak
- Izena
- Uria, Juanjo
- Izen abizen osoak
- Uria Zubiarrain, Juanjo
- Jaiotza
- 1951 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Eragilea
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Epailea Eragilea Gai-jartzailea Ikerlaria - Jarduerei buruzko azalpenak
- Antolatzailea: saio eta jaialdi xumeetatik, Txapelketa Nagusiraino
Bertso-eskola sortzailea: Hernaniko Langile Ikastola
Bertso-eskolako irakaslea: Hernaniko Langile Ikastola, sei urtez
Gai-jartzailea: gaztetan, Gipuzkoako saio eta jaialdi askotan
Datu biografikoak
- Biografia
- Eskola profesionalean egin zituen ikasketak, eta fabrikako langile eta kooperatiba bateko gerente aritu da. Oso gaztetatik euskara eta euskal kulturaren aldeko joera hartu zuen. Soldadutza Ceutan egin zuen eta aurretik eta batez ere gero urte asko eman ditu euskara, kultura eta Euskal Herriaren aldeko lanean. Franco garaitik abiatuta (orduan galerazita zeuden hainbat gauza) euskara klaseak eman, kultur ekitaldiak antolatu, eta abar, urtez urte. Hernaniko alkate ere izan zen. Urte zailak tokatu ziren, gertaera latz batzuk tartean (Espainiaren erasoen ondorioz hainbat hildako, bere detentzioa, kotxe azpian jarri zioten bonba, eta abar). Aitona Txirritaren laguna zuen, eta hark bertsozaletu zuen. Aita Zavalaren liburuek ere eragina izan zuten. 1975etik Hernaniko bertsolaritzan erreferentzia izan da. Gauza asko egina da bertsolaritza munduan: Txapelketa Nagusi eta herrialdeetakoen antolatzaile, epaile bat-bateko nahiz idatzizko bertso sariketetan, bertso eskolako irakasle, gai-jartzaile, aurkezle, ikerlari...
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Gai-jartzaile gisa: Hernanin, 1975 inguruan, Zikuñagan bertsolari Lasarte eta Lazkao Txiki zirela.