Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Julen Zelaieta

Datu pertsonalak

Izena
Zelaieta, Julen
Izen abizen osoak
Zelaieta Iriarte, Julen
Jaiotza
1980 Bera + Bera < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Bertso-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-eskolako irakaslea
Bertso-jartzailea
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Haur Hezkuntza ikasi zuen Beran. Fabrikan eta hezkuntzan egin izan du lan. 1993ko martxoaren 25ean hasi zen Bortzirietako bertsoeskolara joaten. Urte hartan Eskolarteko Txapelketan parte hartu eta ordutik gaur arte bertsotan diardu bere ahaleginean. Irakasleak animaturik hasi zen bertso eskolan, bertso-paper lehiaketako lan bat entregatu ostean. Nafarroako eta Euskal Herriko Txapelketetan hartu izan du parte. Hamaika Bertute ekimeneko kide da. 2008. urtetik Xorroxin irratiko esatari. Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldun izan zen 2008an. Bat-bateko sariketa eta bertso paperetako lehiaketa hainbat irabazitakoa da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1993an, Nafarroako Eskolarteko Txapelketa. Bertsolariak: Xabier Terreros, Ekhiñe Etxepeteleku, Alaitz Rekondo, Erika Lagoma...
Jendaurreko lehen bertsoa: 1989an, Jaunartze egunean

Argitalpenak

Argitaratutako grabazioak
"Jalisko Band"en 2 diskoetako letrak. Lehen diskoa:"emaziuplay"(2003) eta 2.diskoa "10 urtez egurra ematen"(2006)
"Nafarroa" diskoan, "Hemendik at"-en "Gaba Zurekin" letra.
"Utzi pakean Hernani" diskoan, "Mag Migel" kantaren letra

2009:”Trikidantz” taldearen “Trikidantz” diskoan, 2 kanturen hitzak (“larunbateroko kontua” eta “homosexualitatea”

2012: “Doneztebe FT” futbol taldeko ereserkiko hitzak

Trikiti piezetarako hitzak
Itsaso eta Irune Elizagoien trikitilari bikoteei trikitixa eta porrusaldetarako hitzak (Zaldibar, Zeanuri, Lesaka,…txapelketetarako)
Beste argitalpenak
Iruñeko Udalak argitaratu ditu lanak