Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Karlos Aizpurua

Datu pertsonalak

Izena
Aizpurua, Karlos
Izen abizen osoak
Aizpurua Etxarte, Karlos
Jaiotza
1971 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduerak
Bertso irakaslea
Bertsolaria
Eragilea
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Antolatzailea:
Oiartzungo Bertso Astea (1989-2002) / Lexoti jaialdia (1989-1997) / Oiartzungo auzoetako hainbat saio / 1997ko Txapelketa Nagusia/ Bilintx saria / Bilintxo saria / Bertso Udalekuak (1998-2002) / Iparraldeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (1998-2010) / Iparraldeko Bertsolari Gazteen Topaketak (2000-...) / Bertsolariak Ikastolarat proiektua; urtero gazteen 20 saio baino gehiago hainbeste ikastetxeetan (1998-2010)

Bertso-eskola sortzaile:
Oiartzungo Udal bertso eskola (1993) / Intxaurrondo (1991) / Ziburu (1999) / Hendaia 2 (1999), Kanbo (1999) / Uztaritze (2000) / Hazparne (2000) / Donibane-Lohizune (1999) / Donaixti (2001) / Baionako Oihana (1999) / Biriatu (2001) / Donibane-Garazi (2002) / Sohüta (2003) / Baionako Lizeoa (2005) Sara (2013)

Bertso-eskolako irakaslea:
Oiartzungo Haurtzaro (1989-1997) / Oiartzungo Udal bertso-eskola (1993-1997) / Oreretako Xenpelar (1991-1995) (haurrak eta helduak) / Intxaurrondo (1991-1994) / Hondarribia (1993-1997) (helduak) / Urnieta (1992-1993) / Irungo Txingudi (1992-1993) / Hendaia 1 eta 2 (1998-2002) / Baionako Biltxoko (helduak) (1998-2002) / Ziburu (2001-2005) / Kanbo (1999-2010) / Uztaritze (2000-2010) / Hazparne (2000-2010) / Donibane Lohizune (1999-2001) / Donaixti (2001-2002) / Baionako Oihana (1999-2010) / Biriatu (2001-2002) / Sohüta (2003-2008) / Sara (2013-2018).
30 orduko bertsogintzari buruzko ikastaro bereziak eman izan die bertsolari helduei: Orioko, Oiartzungo eta Lasarteko bertso eskolakoei, Nafarroako bertsolariei, Ipar Euskal Herrikoei…

Bertso-hautatzaile: Hitzetik Hortzera 1993-1994 erredaktore; Gipuzkoako Txapelketa 1995 (bideoa)

Bertso-inkestatzaile: Bertsozaletasunari buruzko Ikerketa Soziologikoa 1991-93

Bertsolaria: Euskal Herriko Eskolarteko finalista izan zen 1989an. Oarsoaldeko plazetan aritu zen, 20 urtetan utzi zuen arte. Hala ere, Oiartzungo Bertso Asteko taldekako txapelketetan parte hartu zuen, baita herriko Amazkar ostatukoan ere. Aspaldi plazan aritu gabe egon ondoren 2008an parte hartu zuen Iparraldeko lehendabiziko bertsolari txapelketan (finalista).

Bertso-transkribatzaile: Gipuzkoako eta Euskal Herriko eskolarteko txapelketetako zenbait final (1993-1997 tartean) (Iparraldeko Eskolarteko Txapelketa 1999-2010)

Bertso-udalekuetako antolatzaile eta begirale: Hazparne (1998); Duzunaritze (1999); Arbona (2000); Ligi-Atherey (2001) Bizikletaz egindako ibiltaria (2002), Duzunaritze (2002)

Epaile: Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa 1999; Orixe saria 2001; Txapelketa Nagusi 2001erako epaitzeko irizpideen txostena osatzeko sortu zen batzordeko partaide.

Gai-jartzaile: hainbat bertso saiotan.

Bertsolaritza kazetari: Gara (1999-2000); BertsoZalea BEko berripapera (5-20 aleak), Euskaldunon Egunkaria bertsogintzari buruzko analisia egile (2001 Txapelketa Nagusian), Berriako Bertsolaritzari buruzko bi orrien arduradun (2005), Euskadi Irratian saioen analista (2001, 2005 eta 2009eko Txapelketa Nagusiak)

Sariketa sortzaile: Donostiako Bilintx Saria / Donostiako Bilintxo saria
Testu-liburu egile: Iparraldeko ikastetxeetan lantzeko bertsolaritza ikasmaterialaren prestatzaile: doinutegia eta 3 mailetako eskuliburua. Bertsolaritzaren Curriculuma (2008) sortu zuen taldeko kide.

Datu biografikoak

Biografia
Oiartzunen sortu arren, 2002az geroztik Saran bizi da. Oiartzungo Haurtzaro ikastolako bertso eskola sortu zenean hasi zen bertan 11 urterekin; Juan Mari Lopez, Aitor Etxebeste eta abarrekin. 18 urterekin Oiartzungo helduen bertso eskolara pasa zen. 1989an Haurtzaroko bertso eskolako irakasle bezala hasi zen. Urte horretan bertan Intxaurrondo ikastolan hasiko zen bertsolaritza irakasten, 2001.a arte. 1993 eta 1994an Hitzetik Hortzera bertso programako erredaktore lanetan aritu zen. 1993an Antton Kazabonekin batera sortu zuen Oiartzungo Udal Bertso Eskola, eta bertan aritu zen irakasle 2001a arte. 1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusia antolatzen aritu zen, Bertsozale Elkarteko langile gisa. 1995-96 ikasturtean Miren Artetxe eta Amets Arzallus hendaiarrak Oiartzungo Udal Bertso eskolan hasi ziren ikasle gisa 1998a arte. Horren haritik 1998an hasi zen Ipar Euskal Herrian bertsolaritza irakasle eta eragile gisa. 1998ko udan arduradun eta begirale bezala hartu zuen parte lehendabiziko bertso udalekuan (Hazparne). Eta 1998tik 2010era Ipar Euskal Herriko hamaika ikastoletan aritu zen bertsolaritza irakasle. 1998an ikastoletan hasitako lanak bertso eskola talde berri asko sortarazi zituen Hendaiatik hasi eta Sohütaraino, eta haietan aritu zen irakasle; baita Baionako Biltxoko, Maule eta Garaziko helduen bertso eskoletan ere. Klaseak emateaz gain hainbat ekimen kudeatu eta berri batzuk sortu zituen gazteen zaletasuna eta bertsolaritza bera piztea helburu: Bertso eskolen topaketak, Bertsolariak ikastolarat saioak, Eskolarteko xapelgoa, Bertsolari ttiki eguna, bertso udalekuak… 2008an Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Transmisioko plan estrategikoa diseinatu zuen. 2010an utzi zion Ipar Euskal Herriko bertsolaritzaren irakaskuntzako lanari. Hala ere, 2013an Sarako bertso eskola sortu zuen eta bertan aritu zen 2018a arte. Geroztik etxekoei bakarrik ematen die bertso eskola. 2017az geroztik Itsasuko bertso eskolako kide da, Patxi Iriart, Gillen Hiribaren, Ekhi Erremundegi eta Mizel Mateorekin batera.

Enpresaritza (EHU) eta Euskal Filologiako (Deustuko Unibertsitatea) ikasketak eginak ditu.
UNEDeko Idazle Eskola eta Euskal Kultur Transmisioko graduondoak egin zituen.
2010az geroztik Bertsozale Elkartean dihardu Ikerkuntza saileko eragile gisa.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Bertsolari: Donostian, 1982an Añorgako zineman, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan. Kantu lagunak: Itziar Elizondo, Aitziber Arnaiz, Iñaki Pikabea eta Eneko Apaolaza.
Gai-emaile: 1990an bertso eskolako ikasleekin Haurtzaro ikastolako Lexoti jaialdian.
Epaile: Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, Xenpelar sarian, …
Antolatzaile: 1989ko Oiartzungo Bertso Astea

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Liburuak:
Mattin (Sendoa, 2000)
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2001 (beste batzuekin)
Gaiak gai. Bertsolamintza (Bertsolari 49. 2002.)
Kamara gose (Gero, 2008)

Ikusentzunezkoak:

Bertsoaren Oihartzuna (Oiartzun: Oiartzungo udala, 2002)