Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Karmele Mitxelena

Datu pertsonalak

Izena
Mitxelena, Karmele
Izen abizen osoak
Mitxelena Etxebeste, Karmele
Jaiotza
1988 Oiartzun, Gipuzkoa

Bertsolaritzan

Jarduerak
Bertso-jartzailea
Bertsolaria
Eragilea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-jartzailea
Bertsolaria
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Oiartzunen jaio eta bertan bizi da. Batxillergo Humanistikoa egin eta Psikologia ikasten ari da Donostiako EHUn. Txikitatik kirol zalea izan da eta hainbat kirol ekintzetan parte hartu du; batez ere futbolean. Joanito Mitxelena bertsolariaren alaba izanik, etxetik datorkio bertsozaletasuna. 10 urterekin Oiartzungo Elizalde ikastetxeko bertso eskolan hasi zen eta geroztik hainbat bertso eskolatan ibili da (Haurtzaron, Udal bertso eskolan,...). Eskolartekoetan eta gazte sariketetan kantatu izan du. Hamaika Bertute ekimeneko kide da. Bertso idatziak ere landu ditu, baita hainbat lehiaketa irabazi ere.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Oiartzunen, Altzibar auzoko jaietan, bertso eskolako kideekin.

Argitalpenak

Ekoizpen oharrak
Bertsoaz gain, literatura idatzia eta poesia lantzen ditu. Hainbat sari lortu ditu prosa nahiz poesia lehiaketatan.