Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Kepa Enbeita "Urretxindorra"

Datu pertsonalak

Izena
Enbeita, Kepa "Urretxindorra"
Izen abizen osoak
Enbeita Rementeria, Kepa
Jaiotza
1878 Muxika + Muxika < Busturialdea < Bizkaia < Euskal Herria
Heriotza
1942 Muxika + Muxika < Busturialdea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Juan Antonio Enbeita "Txotxojeuri"ren semea. Benita Goiriarekin ezkondu zen (1902); zazpi seme-alaba izan zituzten: Bixenta, Balentin, Sabin, Miren, Imanol, Edurne eta Itziar. Abertzalea eta errepublika garaian mitinez mitin ibilitakoa. Osasun txarrekoa, Biasterira joaten zen aldi baterako 1919 ezkero. Guda Zibilak Biasterin harrapatu zuen (1936-1937); baserrira oso gaixorik itzuli zen eta ez zen bere onera gehiago etorri.

Bizkaiko bertsolaritzaren gailurtzat hartu ohi da. Bat baterako talentua zuena, bertso jarrietan utzi zuen testigantzarik nabarmenena. Bere lankidetza eskaini zuen garaiko hainbat argitalpenetan: Euzkadi, Euzkerea, Ekin, Zeruko Argia ...

Iturria:
- Literaturaren Zubitegia: http://zubitegia.armiarma.com/?i=528
- Haitzondo egitasmoa, Bertsozale Elkartea

Beste lanak

Bat-bateko bertso ezagunenak
Viva España
Bertso jarri ezagunenak
Ai ze ederra!
Anaiak gara
Etxebarriko neure loreari
Euskera maitagarria
Idazkena eta baserritarrak
Izaro