Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Kepa Murua
Datu pertsonalak

- Izena
- Murua, Kepa
- Izen abizen osoak
- Murua Etxabe, Kepa
- Jaiotza
- 1958 Zaldibia + Zaldibia < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Eragilea
- Jarduerak
-
Antolatzailea Epailea Gai-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Zaldibiako (Gipuzkoa) Gorrine baserrian jaio zen 1958ko ekainaren 29an. 1975ean, zituen inplikazio politikoak zirela-eta, Ipar Euskal Herrira joan zen ihesean; ez zuen lasaitasunez itzultzerik izan 2005 urtera arte. Lapurdiko hainbat herritan bizi eta lan egin ondoren, 1987an, Azkainen (Lapurdi) fikatu zuen bizitokia Bernadette Berra bikotearekin, Sokoan lan egiten zuelarik material-garraio eta banaketa arduradun gisa. Hiru seme-alaba dituzte: Maindi, Ortzi eta Xumai, bertsolaria.
Ume-umetatik izan du harremana bertsoarekin. Bertsozalea zuen aita, bertso zahar asko zekizkien eta bertso-kantua jarduteko ohituera zuen ukiluan behiak jezteko garaian. Giro horretan hazi zen.
Ipar Euskal Herrira heldu eta berehala murgildu zen euskal mugimenduan. Ikastolen sorrerako ekintza ugarietan hartu zuen parte (dirua biltzeko pilota partida antolaketak, bertso saioen antolaketak etab.), gogoangarria zaio bereziki Urruñako ikastola eraikitzeko eginiko lana (1995-1999).
Ipar Euskal Herrian, berehala hurbildu zen euskal ekintzaileengana. Hazia Kultura Elkartean (Urruña) engaiatu zen eta, besteren artean, bere ardurapean antolatu ziren bertsolari gazteen Errexil sariaren lehen bi edizioak (Urruña, 1984 eta 1988) eta, tartean, Xanti Iparragirreren omenez antolatutako ekitaldia (Urruña, 1986).
Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak antolatu zuen lehen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioen antolaketan parte hartze zuzena izan zuen (azken laurden saioak, Sara, 1986-02-09). Bertsularien Lagunak Elkartea eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko partaide eta lankide izan da orduz gero, elkarte horien ekimenetan parte hartuz zein proiektu berriak proposatu edota martxan jartzen lagunduz (antolakuntzan, gai-jartzaile lanetan, epaile lanetan); Bertsularien Lagunak Elkarteko zuzendaritza kide izan da hainbat alditan, 1998tik 2020ra bitartean.