Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Kike Amonarriz
Datu pertsonalak
- Izena
- Amonarriz, Kike
- Izen abizen osoak
- Amonarriz Gorria, Endrike
- Jaiotza
- 1961 Tolosa + Tolosa < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Eragilea
- Jarduerak
-
Antolatzailea Bertso-eskola sortzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Euskal Filologia ikasketak egin zituen Donostiako EUTG-n. Jarduera profesionala euskalgintzaren alor ugaritara bideratu du: euskara elkarteak, soziolinguistika, umorea, komunikabideak... Aitaren eraginez bertsozaletu, eta Tolosako bertso eskolan ibilia da eta bertso-eskolak sortzen ere jardun du. Telebista programetarako bertsoak idatzi izan ditu (Sikofonia, Funtzioa, Txiskola).
Antolatzaile lanak egin izan ditu batik bat. Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen sorreran esku-hartze zuzena izan zuen: sortzaile batzordeko kidea izan zen. Ez du izan kargurik Elkartean. Tolosako Udaleko Euskara Zerbitzuburua zelarik bertsolaritza sustatzeko egitasmoak jarri zituen martxan: Tolosaldeko bertso eskola (Lizardi Kultur Elkartearen lankidetzaz) eta Tolosako ikastetxetako plana (ikastetxez ikastetxekoa).