Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Lontxo Aburuza
Datu pertsonalak
- Izena
- Aburuza, Lontxo
- Izen abizen osoak
- Aburuza Rezola, Lorentzo
- Jaiotza
- 1955 Bidania + Bidania < Bidania-Goiatz < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Antolatzailea
- Jarduerak
-
Bertso-eskola sortzailea Bertso-eskolako eragilea Bertso irakaslea Bertsolaria Eragilea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Antolatzailea (1983-1996)
Bertsolaria (1983-1990)
Inoiz aritu da transkribatzaile lanetan, bai eta irratian ere.
Datu biografikoak
- Biografia
- 1981ean Eusko Ikaskuntzak antolatu eta Xabier Amuritzak emaniko bertso eskolako partaide. 1982an Zaldiko Maldiko elkarteko bertso eskolako partaide. 1983tik 1990. urteko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bertsolari partaide. 1984an Igoako bertso eskolako dinamizatzaile. 1984. Nafarroako Bertsolarien Lagunak elkartearen sortzaileetakoa eta bertako idazkari hamairu urtez. 1985etik goiti Nafarroako D ereduko ikastetxeetan Bertsolaritza lantzeko proiektuaren egile eta arduraduna 12 urtez: irakasleentzat ikastaroak; ikasleentzat ikastaroak; bertso zaharren eta idatzien kantu lehiaketak; gaztetxoentzat bat-bateko bertso lehiaketak eta abar antolatzen aritu zen. 1994an Euskalerria Irratian gaztetxoen bertso emanaldiak ere apailatu zituen.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- 1983an, Iruñean (Nafarroako Txapelketa), Alkhat, Ezponda, Joxe Fermin Argiñarena ...