Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Maialen Belarra

Datu pertsonalak

Izena
Belarra, Maialen
Jaiotza
1992 Doneztebe (N) + Doneztebe (N) < Malerreka < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea
Jarduerak
Aurkezlea

Datu biografikoak

Biografia
Ttikitatik ibili da bertso munduan. 8-9 urte zituela hasi zen Iturengo bertso eskolan Estitxu Arozenarekin, eta ondorengo urteetan Doneztebeko bertso eskolan jarraitu zuen, inguruko hainbat bertsolarirekin batera. Gaur egun, Malerrekako helduen bertso eskolara joaten da, eta azkenaldian gai-jartzaile taldean dabil. Aurten lehenengoz parte hartuko du Bertsolari Txapelketa Nagusian. Euskal Ikasketetako gradua egin zuen Gasteizen eta euskarako irakasle da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.