Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Maialen Hiribarren
Datu pertsonalak
- Izena
- Hiribarren, Maialen
- Izen abizen osoak
- Hiribarren Iriart, Maialen
- Jaiotza
- 1957 Itsasu + Itsasu < Lapurdi Garaia < Lapurdi < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduerak
-
Eragilea
Datu biografikoak
- Biografia
- Ama hizkuntza euskara zuen arren, eskolan hastearekin joan zen galduz Maialen Hiribarren (1957, Itsasu). Gero, berriro hartu zuen, euskal hiztun bilakatzeko. Ez da halako adibide bakarra, familia askotan frantsesa gailendu baitzen euskararen aldean. Euskararekiko kontzientzia bizia izan du beti, eta Seaskako irakasle lanean aritu da urte luzez erretreta hartu arte, hortaz gain hamabost urtez Bertsularien Lagunak elkarteko kide izan zen 2000. urtetik aitzina. Lehen bertso eskolen sorreran parte hartu zuen eta engaiamendu handia izan du elkartean. Egun Hiriburun bizi da eta gertutik jarraitzen du bertsolaritza. Patxi Iriart bertsolariaren ama ere bada. 2026an Xilabako txapel emailea izango da.
