Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Manex Mujika
- Info.
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Bertso-eskolak
- Prentsa
- Liburutegia
Datu pertsonalak

- Izena
- Mujika, Manex
- Izen abizen osoak
- Mujika Amunarriz, Manex
- Jaiotza
- 1976 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Gai-jartzailea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Inoiz gai-jartzaile lanak eta Bertso eskolako irakaslearenak ere egin ditu. Gai-jartzaile unibertsitateko bertso afarietan, eta Luberri ikastola urte betez izan zen bertso eskolako irakasle
Datu biografikoak
- Biografia
- Donostian jaioa, ingeniaritza ikasketak egin eta Bigarren Hezkuntzako irakasle da geroztik.
Bertsotan etxean ikasi zuen aitarekin eta ikastolan bideratuta Eskolarteko Txapelketan egin zuen plazarako saltoa.
Hurrengo urteetan bertsolaritza baztertu samar izan ondoren, 1999an Xenpelar Bertso Eskolarekin parte hartu zuen Gipuzkoako Herri Arteko Txapelketan.
Geroztik, gehiago edo gutxiago bertsotan dabil Donostia eta inguruko herrietan bereziki.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Eskolarteko Txapelketan 1992an, Lasarteko institutoan.