Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Marta Suint

Datu pertsonalak

Izena
Suint, Marta
Izen abizen osoak
Schwindt, Marta Susana

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Inprobisatzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Argentinako payadorea

Datu biografikoak

Biografia
Marta Susana Schwindt Sarandín (Argentinan) jaio zen. Suint bere abizen artistikoa da.

20 urte zituela Mar de Platara joan zen, Letretan lizentziatura ikastera. Lau urte zituen Dantza Klasiko eta Espainoleko eskolan sartu eta artea ezagutu zuenean, eta bederatzi urterekin, bere aitak oparitutako gitarra batekin Radio Mitreko programa batean hartu zuen parte. Irrati berean, baina zenbait urte beranduago, Martin Castroren zenbait dezima buruz esan behar izan zituen. Ustekabean, letra ahaztu eta bat-batean zerbait asmatzea besterik ez zitzaion gelditu eta orduan ohartu zen payadorea izateko zuen gaitasunaz.

Lehen payada 1972ko martxoan egin zuen Alvaro Casquerorekin batera, Rafael Calzadaren "Círculo Católico"ko aretoan. Marta Suinten ahotsak Argentina eta Uruguai zeharkatu ditu, Kuba, Mexiko, Japonia, Europa eta Australiako hainbat eszenatoki ezagutzeaz gain.

Marta Suinten arabera, payadoreak giza eskubideak defendatu behar ditu beste ezer baino gehiago: desagertuen istorio tristeak gogoratu, peoi, jubilatu eta langileen eskubideez mintzatu, umeen heziketa eskubideez aritu, .... Inoiz isildu gabe injustiziak salatuz. Bere grabaketek, gai hauek dituzte mintzagai.

Martak payadore izan nahi duten emakumeen bultzatzaile izan nahi du, bide berriak sortuz. Garai bateko payadak ezin ahaz ditzake Aída Reyna edo Ruperta Fernándezen izenak, bi emakume hauen bertsorik ezin gogora badezake ere. Susana Repetto, Liliana Salvat edo Mariela Acevedo ere aipa genitzake.