Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Martzel Andrinua
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertso-jartzailea
- Jarduerak
-
Epailea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertso-jartzaile:
Bertso idazle oparoa izan da. Bertso sorta ugari utzi du, era guztietakoak baina nagusiki, elizkizun eta fede girokoak: "...bertsoa da gure Herrian egoerak gozatzeko eta txalogarri bihurtzeko aukerakoena. Nire misinoetan ia hasieratik erabili izan dot bertsoa, jentea erakarteko eta gozatuta bialtzeko". Argitaratuta daude asko Euskarazaleak.biz web orrian.
Epaile:
Bizkaiko Betsolari Txapelketa: 1958, 1959, 1960, 1961, 1962, 1964 eta 1966
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 1960, 1962, 1965 eta 1967
Datu biografikoak
- Biografia
- Ziortza-Bolibarren (Bizkaia) jaio zen 1930eko abuztuaren 18an. Gutxira Markina-Xemeingo Iruzubieta auzora joan ziren eta han igaro zuen haurtzaroa. Fraile Pasiotarrekin egin zituen ikasketak: Gabirian, Angoston, Tafallan eta Urretxun. IKasketak amaituta, Urretxun eman zuen meza berria, 1954an. Deustuko Pasionisten konfgregaziora bidali zuten lehenik eta, han, elizbarrutiak eskatutako ardura handiko eginkizun ugari bete ondoren, 1978an, Mañaria eta Izurtzako parroko izendatu zuten. Mañarian bizi izan zen orduz gero ia azkenera arte.
Gaztarotik bertatik izan du euskararen aldeko jarrera, euskarazko zenbait komunikabideen sorreratik hartu izan du parte (Arrate Irratia, Bizkaia Irratia, ...) eta hainbat lan plazaratu ditu euskaraz. Bertsogile trebea izaki sarritan b aliatzen zuen trebezia hori bere jardunean: elizako sermoietan, irrati-tarteetan, jende aurreko ekitaldietan, ... beti tartekatzen zituen zerabilen gaiari lotutako bertso bat edo bi. Fededuna eta euskalzalea, bi bideak uztartu ditu bere ibilian eta hor, bertsoa, mezu bide izan du beti: ezin konta hala bertso, mota guztietakoak baina nagusiki misiolaritza lotuak, idatzi eta argitaratu du.
1958ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan antolakuntza lanetan aritu zen, eta epaimahaiko kide ere izan zen. Geroztik, Euskaltzaindiaren eskutik 1960ko hamarkadan antolatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusi guztietako epaimahaikide izan zen. Lehen txapelketa hartatik 50 urtera, 2008an, horren aitortza egin zien Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Barakaldoko BEC-en jokatu zen finalean, orduz gero txapeldun izandakoei eta lehen saio hartako beste protagonistei, tartean Martzel Andrinuari, Balentin Lakak egindako eskultura emanez oroigarri.
Euskaltzain Urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 1961eko abuztuaren 25ean eta, gero, Ohorezko Euskaltzain 2018ko azaroaren 23an.
1997az gero eta ia azken urterarte, Bizian Gora Eleizbarrutiko Nagusien Mogimentuko kontseilaria izan da, eta bertako arima Mila Egiguren eta Mari Angeles Angoitiarekin batera. Bizkaiko Elizbarrutiak "Karmelo Etxenagusia Saria" eman zion 2018ko apirilaren 13an.
2024ko urriaren 6an zendu da, 94 urte zituelarik.
Argitalpenak
- Argitaratutako liburuak
- Aita Martzel, bertsolari. Bertso bilduma (2007, Hika Alkartea)
Nire bizitzako joan-etorriak. Autobiografia (2019, Bizian Gora Mugimendua) - Ekoizpen oharrak
- Bere lan argitaratuak bilduta daude euskarazaleak.biz webgunean: https://euskerazaleak.biz/?module=Liburuak&DirToIndex=Aita%20Martzel%20Andrinua