Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Migel Zabaleta

Datu pertsonalak

Izena
Zabaleta, Migel
Jaiotza
1944 Areso + Areso < Larraun Leitzaldea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Migel Zabaleta Aresoko bertsolari nafarra da, 1944an sortutakoa. Artzain bezala aritu zen lanean.
Gaztea zelarik, bertso zaharrak irakurriz eta kantatuz sortu zitzaion bertsotarako afizioa. Askotan aritu zen bertsotan ardiak zaintzen zituen bitartean, oso gogoko omen zuen.

18 urterekin txapeldunorde izan zen 1962ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Urte horretan bertan kantatu zuen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan eta hamargarren geratu zen. Handik gutxira utzi zion plazan kantatzeari.