Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Miren Amuriza

Datu pertsonalak

Izena
Amuriza, Miren
Izen abizen osoak
Amuriza Plaza, Miren
Jaiotza
1990 Berriz + Berriz < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako eragilea
Bertso irakaslea
Jarduerei buruzko azalpenak
2002tik bertsotan eta 2005etik bertso-eskolako eragile moduan.

Datu biografikoak

Biografia
Miren Amuriza Plaza (Berriz, 1990). Euskal Filologian lizentziatua (EHU) eta Haur eta Gazte Literaturan espezializatua (UAB). Urteak daramatza bertsolaritzarekin hartu-emanean eskolarteko, plaza, txapelketa, Bertso Eskola zein bestelako ekimen eta ikuskizunetan, hala nola, Askoa etxebarrieta dantzariarekin plazaratu zuen “Gorria” emanaldian.
Irakasle eta zutabegile aritua, gizarte hezitzaile gisa dihardu gaur egun, baita idazketari loturiko lanetan ere. Helduei zein haurrei zuzenduriko hainbat lan argitaratu ditu.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
2002ko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan, Bilboko El Carmen aretoan.
Eskolartekotik kanpo, Andikoako auzo-afarian kantatu zuen lehenengoz (2003an); aitarekin eta librean.