Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Miren Artetxe
Datu pertsonalak
- Izena
- Artetxe, Miren
- Izen abizen osoak
- Artetxe Sarasola, Miren
- Jaiotza
- 1985 Hendaia + Hendaia < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Bertso-jartzailea Eragilea Ikertzailea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertsolaria:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 2005 eta 2009 (final laurdenak); 2017 eta 2022 (finalaurrekoak)
XILABA. Xiberua, Lapurdi eta Baxenafarroako Betsulari Xapelketa: 2008, 2010, 2014, 2016, 2021, 2026.
XILABA Taldekako Bertsolari Txapelketa 2019: Txapelduna (Ez Otoi Pentsa taldea: Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe, Josu Txoperena eta Gorka Artetxe).
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (Baxenafarroa, Lapurdi eta Xuberoari irekia): 2003 (finalista).
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 1998 (txapeldunorde, 14 urte arte).
Bertsulari Gazteen Xapelgoa: 1998 (txapeldunorde, 14 urte arte); 1999 (txapelduna, 14 urte arte); 2001 (txapeldunorde, 15-18 urte); 2002 eta 2003 (Txapelduna, 15-18 urte).
Xalto saria: 1998 (finalista).
Mattin saria: 2000 (finalista).
Oiartzungo taldekako sariketa: 2000 (txapelduna)
Oiartzungo teldekako sariketa: 2001 (txapelduna)
Xenpelar saria (Errenteria): 2002 (Txapelduna).
Osinalde saria (Gabiria): 2003 (entzulearen saria).
Lizardi saria (Zarautz): 2004 (Txapelduna).
Bagare saria: 2003 (finalista).
Urkabustaiz saria: 2004 (txapeldunordea).
Bertso-jartzaiea:
On Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa (Oiartzun): 1998 (2. saria, gazte maila); 1999 (3.saria, gazte maila)
Okelar bertso-paper lehiaketa (Mutriku): 2001 (1. saria, gazte maila)
Ikertzailea eta bertso-analisi egilea:
Doktoretza lana, EHU: "Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak. Gazte identitateak, hizkuntza mudantzak eta ligitimazio prozesuak"(2020)
Bertolaritzari eta bat-bateko jardunari dagozkion lan eta artikulu ugari argitaratu du bertako nahiz kanpo-herrietako aldizkarietan (Jakin, Bertsolari, Center for Basque Studies ...), eta nazioarteko hainbat jardunaldietan hartu du parte (ikusi Liburutegia).
Datu biografikoak
- Biografia
- Euskal Filologian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Irakasle eta ikerlari lanetan dihardu Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean. Unibertsitateko lana bertsolaritzarekin uztartzen du, eta bertsogintzan ez ezik, ikerketan ere dihardu.
Etxeko giroak lagunduta bertsozaletu zen. Bertsularien Lagunak Elkarteak bertsolaritza ikastetxeetara hedatzeko programaren baitan hasi zen bertsotan ikasten. Hendaiako bertso-eskolan hasi zen gero, eta hor jarraitu zuen bertsogintzan trebatzen.
Ipar Euskal Herriko eskolarteko txapelketan, Bertsulari Gazteen Xapelgoan, hasi zuen plazako ibilia. Garaiko bertsolari ia guztiek bezala, horietan, Euskal Herriko Eskolartekoetan eta gazteentzako sariketetan batik bat, jarraitu zuen trebatzen jendaurreko bertsogintzan. Hirutan jantzi zuen Bertsulari Xapelgoako txapela, eta, besteren artean, jantzi ditu 2002ko Xenpelar saria eta 2004ko Lizardi sarikoak ere.
Urte bete lehenago, 2003an, Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen (Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoako bertsolariei irekia), eta finalera heldu zen. XILABA Txapelketa abian jarritako urtean hartu zuen parte lehen aldiz, eta finalisten artean izan zen; halaxe izan da 2010, 2014, 2016, 2021 eta 2026ko edizoetan, txapeldunordea izan delarik 2021ekoan. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan, 2005, 2009, 2017 eta 2022 urteetan hartu du parte, finalaurrekoetan kantatu duten bertsolari taldean izan dugularik bi azkekenetan.
Ohikotasunez du bertsolaritza bere aztergai eta ikergai kezketan. Bertolaritzari eta bat-bateko jardunari dagozkion lan eta artikulu ugari argitaratu du bertako nahiz kanpo-herrietako aldizkarietan (Jakin, Bertsolari, Center for Basque Studies ...), eta nazioarteko hainbat jardunaldietan hartu du parte (ikusi Liburutegia). Bertsolaritzaren alorrean jorratu du bere doktoretza lana, Euskal Herriko Unibertsitatean; "Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak. Gazte identitateak, hizkuntza mudantzak eta ligitimazio prozesuak" gaia sakondu du doktoradutza lortzeko (2020). Bi urtera argitaratu da lana. Ordurako, 2019an, argitaratua zuen Ane Labakarekin batera "Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen" liburua, Udako Euskal Unibertsitatearen bidez.
Oholtzetatik eta ikerlanetatik harago, bertsolaritza Elkarteko boluntariotzatik ere bizi izan du. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea izan da 2018-2024an.
Argitalpenak
- Argitaratutako liburuak
- Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen (Ane Labakarekin). Udako Euskal Unibertsitatea, 2019.
Hizkuntza ibilbideak, gazte identitateak eta legitimazio prozesuak: Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen bizipenak aztergai. Euskal Herriko Unibertsitatea, 2022. - Argitaratutako grabazioak
- Hegan. Mundu berri bat guztiontzat-3. Bizipoza Kultur Elkartea, 2022.
- Beste argitalpenak
- Euskara eta gazteak Lasarte-Orian IV : 30 urte eta gero, zer? Lasarte-Oriako Udala, 2023
- Argitaratugabeak eta azterlanak
- Hiztun berriak eta ez hain berriak Nafarroako bertso-eskoletan (Naroa Burreso ta Ekhine Zapiainekin), 2024.

