Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Nikolas Aldai

Datu pertsonalak

Izena
Aldai, Nikolas
Izen abizen osoak
Aldai Eizagirre, Nikolas
Jaiotza
1947 Errezil + Errezil < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
2020 Hondarribia + Hondarribia < Bidasoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea
Jarduerak
Bertso-irratsaiogilea
Aurkezlea

Datu biografikoak

Biografia
Kazetaria. Bertsolaritzari buruzko irrati esataria eta aditua.

1970an hasi zen irratigintzan, Donostiako Herri Irratian, euskarazko programazioa hasi zenean. Ondoren Deia egunkarian egin zuen lana, Iruñeko ordezkaritzan, baina 1982an Euskadi Irratia sortu zen eta bertara pasatu zen lanera. 1988an hasi zen bertsolaritzari buruzko irratsaioak zuzentzen eta Euskadi Irratiko bertso-irratsaioen arduraduna izan da 1988az gero. Euskadi Irratiko bertso-artxiboaren ardura ere eraman du (katalogazioa eta digitalizazio plana).

Bertsolaritza sakondu du irratiak eman dion aukera baliatuz. Informazio asko eskuratu eta zabaldu du bere lanean. Bertsolaritza historikoa eta egungoaren adituenetarikoa.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Donostia 1971, Bellas Artes zineman (Donosti Berri elkartearen alde). Jon Azpillaga eta Jon Lopategi.