Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Nikolas Lujanbio
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertso-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Txirritaren lehengusua zen, Saiburu bezala. Basozabaletik laister joan zen Saiburura, eta handik, 1906 edo 1907 inguruan, Argentinara joan zen. Bidai hura nolakoa izan zen bertsoen bidez azaldu zuen. Mar de Platako Hotel Continentalean sukaldari hasi zen eta bi aldiz etorri zen Ameriketatik. Lehenengoa, 1917an, Anjel anaia esposatu zenean eta bigarrena 1930 inguruan. Aldi hartan Errenteriako andre batekin maitemindu eta Argentinan ezkondu ziren, baina urte gutxitara alargundu egin zen. 1954ean anaia Juan Jose hil zitzaion eta bueltatu zen Euskal Herrira. 1958an ezkondu zen Donostian, eta Lodosara bizi izatera joan. Bertan hil zen, urte berean.