Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Nikolas Zendoia
Datu pertsonalak
- Izena
- Zendoia, Nikolas
- Izen abizen osoak
- Zendoia Aristi, Nikolas
- Jaiotza
- 1941 Aia + Aia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Aian jaio zen, Izeta baserrian. Gaztetan Azpeitira joan zen lanera, eta bertan parte hartu zuen Euskaltzaindiak antolatutako bertsolari txapelketan. 1975-1986 urteetan bertsolaritza utzita egon zen.
80. hamarkada amaieran Aia eta inguruko sariketan parte hartu zuen, eta ondoren, 1989ko Txapelketa Nagusian ere parte hartu zuen. Ia berrogeita hamabi urterekin hasi zen bertso-papereak idazten, eta sari ugari irabazi ditu. Bi liburu argitaratu ditu bere lanekin: Beranduko birigarroa (1998) eta Egan dijoa (2005). Diario Vasco egunkarian hilabetero idazten ditu bere oroitzapenak.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Aian, 1963an, Aiako txapelketan