Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Oihane Enbeita

Datu pertsonalak

Izena
Enbeita, Oihane
Izen abizen osoak
Enbeita Gardoki, Oihane
Jaiotza
1978 Gernika-Lumo, Bizkaia

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Kazetaritza eta antzerki ikasketak ditu. Enbeitatarra izanik, etxeko girotik datorkio zaletasuna. Eskolartekoetan eta gazte sariketetan aritu ondoren, Bizkaiko eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketetan kantatu du. Txapelketa Nagusian, 1997an eta 2001ean finalaurreetara iritsi zen. Araba-Bizkaikoan finalista izan zen 1998an eta Bizkaikoan 2000n eta 2002an. Bertsopaper asko jarritakoa da.

Argitalpenak

Argitaratutako grabazioak
Etsaiak?, hip-hop talde bat?
Argitaratugabeak eta azterlanak
Gorozika, 1992. Muxikako Gorozikako bertsozaleek, Ibon Ajuria eta biei egin zieten, Ibon 1991an EHko eskolarteko txapeldun izan zelako eta Oihanek 1991 eta 1992ko Bizkai- Arabako txapelak lortu zituelako